Pribatutasun politika
Interesdunak ematen dituen datuak www.tolosa.eus atarian eskainiko diren informazio eta zerbitzu pertsonalizatuak errazteko erabiliko dira soil-soilik, eta, haiek tratatzerakoan, bermatu egingo dira segurtasun eta konfidentzialtasun neurriak.
Datu horiek, Tolosako Udalak, duen fitxategi egokira gehituko dira, eta ez dira izango, inolaz ere, tratamendu edo hirugarren bati lagatzeko xede, dagokionaren zalantzarik gabeko baimenarekin edo indarrean dagoen legeak baimentzen dituen egoeretan.
Erabiltzaileak web orriaren ataletako batean bere borondatez emandako datu pertsonalen tratamendu automatizatua baimentzen du. Era berean, emandako datuak egiazkoak izatearen ardura izango du, eta erakunde honek beretzat gordetzen du datu faltsuak eman dituen pertsona oro erregistratutako zerbitzuetatik baztertzeko eskubidea, zuzenbidean bidezkoak diren gainerako ekintzen kalterako izan gabe.
Indarrean dagoen araudia betez, zure datuetara, sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu ondorengo helbidera idatzizko eskaera bat bidaliz: Tolosako udala, Plaza Zaharra, 6 20400 Tolosa